Nafarroako Gobernua premiatzen da tauromakia afizio legitimo gisa aitor dezan, gure erkidegoan sustrai historiko eta sozial sakonak dituena
Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak onetsi du. 2024ko maiatzaren 17an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aitor dezan tauromakia afizio legitimo bat dela, gure erkidegoan sustrai historiko eta sozial sakonak dituena, bereziki Nafarroako herri askotako jaietan.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Nafarroako adierazpide kultural bereki guztiak aldeztu eta susta ditzan, besteak beste tauromakia, sormen artistikorako askatasuna eta kulturarako eskubidea ez baitira botere politikoaren hobespenen araberakoa.
3.- Nafarroako Parlamentuak oniritzia ematen dio Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak eta hainbat udalek emandako erantzunari, COVID-19aren krisiaren une larri hartan behi suharren ganadutegiaren sektoreari babesa emateagatik. Erantzun horri esker ganadutegiei eutsi ahal izan zitzaien eta ehunka animalia hiltzea ekidin zen.
4.- Foru Gobernua premiatzen da Nafarroako zezenaren munduarekin eta, bereziki, abeltzaintzakoarekin batera lanean aritu dadin, gizarteak eskatzen duen beharrezko berrikuntzari zabalik, Nafarroako landa-eremu askori balio sozioekonomiko ukaezineko ekarpenak egiten jarraitzeko aukera izan dezaten.
PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua UPN, PSN, PPN eta Voxen aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bildu eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin onetsi da.
2. puntua UPN, Geroa Bai, PPN eta Voxen aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta EH Bildu eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin onetsi da.
3. puntua UPN, PSN, Geroa Bai, PPN eta Voxen aldeko botoekin eta EH Bildu eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da.
4. puntua UPN, Geroa Bai eta PPNren, PSN eta Voxen abstentzioekin eta EH Bildu eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da.