Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 5

Nafarroako Gobernua premiatzen da toki entitateentzako dirulaguntza deialdi bat egin dezan irisgarritasun arloan plan integralak ezar ditzaten

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordean onetsia. 2021eko maiatzaren 5ean

Nafarroako Gobernua premiatzen da datozen aurrekontu orokorretan partida bat egon dadin toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia egin ahal izateko, nork bere plan integralak ezarri ahal izan ditzan irisgarritasunaren arloari dagokionez.

Plan horietan, bai araudi guztia bai foru lege horren aplikazio esparrua osatzen duen errealitate objektiboa aztertuko da, foru legean ezarritako irisgarritasun unibertsalerako neurrietara pixkanaka egokitzen joateko, edo, kasua bada, arrazoizko egokitzapenak gauzatzeko, neurriak, egutegia eta beharrezkoak diren diru zenbatekoak ere zehaztuta.

 

Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda- Ezkerrak aurkeztua.

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsia. I-Ek ez du batzordean parte hartu.