Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Ekainak 23

Nafarroako Gobernua premiatzen da tokiko aldizkariak gure eskualdeetako merkataritza eta enpresa txikiak berrabiatzeko tresna gisa kontuan har ditzan

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordean onetsia. 2020ko ekainaren 23an.

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aintzat har ditzan tokiko aldizkariak, gure eskualdeetako merkataritza eta enpresa txikiak berrabiarazteko tresna bat gehiago diren aldetik.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio aurrekoarekin bat, tokiko aldizkariak Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Planean babestu beharreko sektoretzat har ditzan.

 

EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute.

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrakoarekin onetsi da.