Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Otsailak 19
Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat egin dezan haurrengan eta nerabeengan inpaktua duten politikak sostengatzen dituzten aurrekontuko zenbatekoei buruz
Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko otsailaren 19an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako haur eta nerabeengan zuzenean eta zeharka eragina duten politiken oinarri diren aurrekontu orokorretan esleitutako zenbateko ekonomikoei buruzko txosten bat egin dezan.
Geroa Bai TPak aurkeztu du.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta atxiki gabearen aurkakoekin onetsi da.