Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat eman dezan, kalkulatze eta birdimentsionatze aldera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak proiektuak ebaluatzeko beharko dituen langile eta baliabide material egokiak
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean onetsi da. 2022ko maiatzaren 31n
Nafarroako Gobernua premiatzen da gehienez ere hilabete bateko epean txosten bat eman dezan, kalkulatze eta birdimentsionatze aldera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beharko dituen langile eta baliabide material egokiak, bere aldetik ebaluatu ahal izateko Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzen dituen apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuak aipatzen dituen proiektuak, egokitasun eta eraginkortasunez, emanen diren txostenen kalitatea urritu gabe.
Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du.
Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.