Noiz argitaratua Ostirala, 2025.eko Ekainak 27

Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten juridiko bat egin dezan bere eskumen-eremua zehazteko, genozidio-egintzetan laguntzen duten pertsona juridikoak obra, zerbitzu eta dirula-guntzetatik kanpo uzteko

Ekonomia eta Ogasun Batzordeak onetsi du. 2025eko ekainaren 27an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten juridiko bat egin dezan, ezartzeko zer ekintza administratibo eta arauemaile bultza lezakeen bere eskumen-esparruan per tsona juridikoak obra-enkarguak eta zerbitzuak, erosketa publikoen prozesuak nahiz dirulaguntzaprozedurak gozatzetik baztertu, mugatu, eragotzi edo zehatzeko, baldin eta nazioarteko zuzenbidearen arabera genozidio, gerrako krimen, gizateriaren aurkako krimen edo apartheid diren ekintzak egin daitezen laguntzen duten jarduera ekonomikoak, komertzialak, logistikoak edo teknologikoak zuzenean edo zeharka egiten badituzte.

 

Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren eta PPNren aurkakoekin onetsi da.