Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Apirilak 10

Nafarroako Gobernua premiatzen da uda honetan Beriaingo Eskualdeko Ikastetxe Publikoko berokuntza eta etxeko ur beroko sistema berri dezan

Ingurukari termikoa hobetzeko eta estalkiak berritzeko 2017an egindako lanekin amaitzeko, 507.000 euroko gastua izan zuten

Hezkuntza Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur UPN, PSN, PPN, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin, eta Geroa Bai eta EH Bilduren abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “mozio honetan proposatzen den diru-laguntza –Beriaingo Eskualdeko Ikastetxe Publikoko berokuntza eta ur beroko sistema berritzekoa– Beriaingo Udalarekiko kofinantzaketa-akordio baten bitartez ezarri behar baldin bada, urgentziaz egin dadin akordio hori, obrak 2018ko udan zehar egin ahal izan daitezen betiere”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat dauka, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin onetsi dena, eta era berean, Foru Exekutiboa premiatzen du “kofinantzaketa-akordio hori egitea ezinbestekoa ez baldin bada, Beriaingo Eskualdeko Ikastetxe Publikoko berokuntza eta ur beroko sistema berritzeko aurreikusitako gastu osoa finantzatu dadin”.

 

Hirugarren puntuan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “2018ko aurrekontuen kargura ezar dadin arestian aipatutako gastuaren zenbatekoa ordaintzeko diru-laguntza”. Geroa Bai eta EH Bilduk abstentzioa eman dute, eta UPN, PSN, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek alde bozkatu dute.

 

Zioen azalpenean, UPNk sustatutako ebazpenak pasa den urtarrilaren 17an Hezkuntza Batzordeak egindako bisitan jasotako azalpenak aipatzen ditu, “ingurukari termikoa hobetzera eta estalkiak berritze aldera egindako inbertsio handia” egiaztatzeko egin zen bisita, “507.000 euroko kostua suposatu zuten baina errehabilitazioarekin amaitzeko, beste lan batzuk egiteke daudela (zurgintza, aurrealdearen zati handi bat eta aterpeak)” egiaztatu zuten, “berokuntza urgenteena izanik, 223.000 euroko gastua aurreikusiz”.

 

Zentzu horretan, aipatzen da 45 urtetik gorako antzinatasuna duen eraikina dela, eta urte hauetan guztietan erreforma bakar bat egin dela (gasolioaren ordez gas naturala jartzea), eta eraikinaren zenbait zonaldetara beroa garraiatzeko arazoak daudela. Honek guztiak, sustatzailearen hitzetan, egindako inbertsioaren eraginkortasuna zalantzan jartzen du, “berokuntzak huts egiten baldin badu, eta sarritan huts egiten du, egindako inbertsioak ezer gutxitarako balio baitu”.

 

Iñaki Iriarte (UPN) lehendakari izan duen saiora bertaratu dira Alberto Catalán, Ana San Martín, Luis Zarraluqui (UPN), Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi, Rafa Eraso, Jokin Castiella (Geroa Bai), Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Tere Sáez, Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno, Conchi Ruiz (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).