Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Martxoak 1

Nafarroako Gobernua premiatzen da ‘Emakumeen genitalen ebaketa prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko protokoloa’ gaurkotu dezan

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak onetsi du. 2023ko martxoaren 1ean

1.-  Nafarroako Gobernua premiatzen da gehienez ere bi hilabeteko epean lantalde bat era dezan, protokolo horren eguneraketa egiteko.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio lantaldean eta berraztertu beharreko Protokoloan egon daitezen genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen babesarekin eta arretarekin lotutako jarduketa-esparruetako teknikariak, bai eta berraztertu beharreko Protokoloa prestatzean ere; talde parlamentario bakoitzeko ordezkari bat eta Nafarroan Emakumeen Genitalen Ebaketa pairatzen duten emakumeekin zuzenean esku hartzen duten gizarte-entitateetako ordezkariak.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

avarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.