Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Abenduak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena 2021 urtean atletismoa egiteko instalazio homologatu bat eta pista estali bat eraiki dezan

Kultura eta Kiroleko Batzordean onetsia. 2019ko abenduaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrekontu-partida bat sar dezan 2021eko aurrekontuetan, Nafarroan atletismoa egiteko instalazio homologatu bat eraiki edo egokitzeko, bai eta kirola urte osoan zehar egitea ahalbidetuko duen pista estali bat ere.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak alde bozkatu dute eta EH Bildu abstenitu da.