Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Otsailak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena azterlan bat egin dezan aintzat hartzeko genero-indarkeria pairatzen duten edo hura jasateko arriskuan dauden emakumeentzako txakur bizkartzainen laguntza

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko otsailaren 14an.

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan aintzat hartzeko genero-indarkeria pairatzen duten edo hura jasateko arriskuan dauden emakumeentzako txakur bizkartzainen laguntza. Azterlan hori diziplina anitzeko lantalde batek –esparru horretako pertsona eta entitate espezializatuek osatua– taxutuko du.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio azterlan horretan azter dadin plan pilotu bat ezartzeko aukera, honako xede hauekin: neurri horren eraginkortasuna probatzea eta baloratzea, neurria bermez ezarri ahal izateko mekanismoak ezartzea eta gizarteko gainontzekoentzat gerta litezkeen arrisku-egoerak baloratzea.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.