Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Martxoak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena azterlan bat egin dezan kultur turismoak Nafarroan duen eragin ekonomikoari buruz

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko martxoaren 14an

1.- Nafarroako Parlamentua premiatzen da kultur turismoak Nafarroan duen eragin ekonomikoari buruzko azterlan bat egin dezan: museoak, bilduma museografiko iraunkorrak, aztarnategi arkeologikoak eta bisitatzen ahal diren monumentuak.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio beharrizanak eta baliabideak partekatzen dituzten kultur ondasun guztiak –artistikoak, arkeologikoak eta etnografikoak– biltzen ahalko lituzkeen biltegi eta erakustoki bat sortzeari eta egokitzeari buruzko azterlan bat egin dezan.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsia.