Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urtarrilak 21
Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena buru-nahaste larria duten pertsonei laguntzeko programa berrikus dezan
Eskubide Sozialetako Batzordean onetsia. 2020ko urtarrilaren 21ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da 2020ko bukaerarako berrikus dezan Buru-nahaste larria duten pertsonei laguntzeko programa, izaera soziosanitarioa ahaztu gabe –horretarako, egun diren baliabideak handitu beharko ditu itxarote zerrendak desagerrarazte aldera–, lan- eta gizarte-arloko ikuspegi bat gehituko dio, zeinak kontuan hartuko dituen, bereziki, nahasmendu mental larria edo nortasun nahasmendua duten eta ahultasun sozialeko egoeran dauden pertsonak.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Suma, EH Bildu eta I-Ek aldeko botoa eman dute eta PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkakoa.