Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Otsailak 28

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Errepublikako erbesteratzearen 80. urteurrenaren harira omenaldia egin dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko otsailaren 28an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Errepublikako erbesteratzearen 80. urteurrenean, Nafarroako erakunde gorenek omenaldia egin diezaieten gure erkidegoan erbestera jotzera behartu zituzten milaka pertsonei.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio Alesbesko Udalarekin eta bertako memoria historikoaren elkarteekin lankidetzan, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak jaso dezan Julia Álvarez Resanoari buruz Estatuko artxiboetan, bereziki Salamancako Gerra Zibilaren Artxiboan, dagoen agiri oro, pertsona horren oroimenerako egokituko den museo edo eremu batean erakusteko.

 

3.- Gobernua premiatzen da Hezkuntza Departamentuak material didaktikoak eta ikus-entzunezkoak egin ditzan, Julia Álvarez Resano, Nafarroan errepresaliatutako emakumeak eta milaka nafar erbestera jotzera eraman zituzten arrazoiei eta ondorioei buruz.

 

Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

2. puntua aho batez onetsi da. 

 

3. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsi da.