Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Azaroak 10

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena erretinoblastomari buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza kanpainak egin ditzan

Osasun batzordean onetsia. 2020ko azaroaren 10ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da sentsibilizazio- nahiz prestakuntza-kanpainak egin ditzan osasun arloko profesionalen artean, minbizi-mota hau garaiz detektatzeko.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio kontzientziazio-kanpainak susta ditzan herritarren artean, haur minbiziaren egunaren karietara, otsailaren 15ean.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da pediatriako gaixoen joan-etorrien eta mantentzearen partidak handitu ditzan.

 

Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztua.

 

1. eta 2. puntuak aho batez onetsi dira (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez dira saioan egon)

 

3. puntuaren alde bozkatu dute PSN, Geroa Bai eta EH Bilduk eta Navarra Suma abstenitu egin da.