Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Urriak 7

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena eskola-garraio duin eta segurua berma diezaien nafar ikasle guztiei

Hezkuntza Batzordeak onetsi du. 2020ko urriaren 7an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da eskola-garraio duin eta segurua berma diezaien nafar ikasleei, halako moduan non albo batera utziko baitira irizpide ekonomizistak eta murrizketak eta beharrezkoak diren baliabideak jarriko baitira, eskola-jantokiaren zerbitzua erabiltzen ez duten nafar ikasleak beren helmugetara garraiatu ahal izateko eskola-eguna bukatzen denean, erabiltzen ez duten jantokiko txanda bukatu arte itxaroten egon behar izan gabe, une oro bermatuta haienganako arreta pertsonala eta segurtasun nahiz osasun baldintzak.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Ekialdeko Pirinioetako ikasleak ikastetxeetara joan ahal izatea ahalbidetu dezan; zehazki, Abaurregainako ikasleentzako traktore-taxiaren jarraipena eta halako beste bat jartzea Oroz-Beteluko ikasleei, Garraldako eskolaraino arrazoizko iraupena izanen duen ibilbidea bermatzeko eta arriskuak gutxitzeko.

 

3.- Hezkuntza Departamentua premiatzen da Orkoiengo eskola-garraioa berrantola dezan, kendutako linea berriro jarrita, ikastetxe bakoitzak garraioa behar bezala antolatzea bermatzeko eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko alferreko kontaktuak ekiditeko, ikastetxeetako kontingentzia planekin bat.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Tafallako Sancho el Mayor BHIrako eskola-garraioa berrantola dezan, halako moduan non berreskuratu eginen baita 915 ibilbidea, Benegorriraino desbideratzen zena herri horretako DBHko ikasleak garraiatzeko.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin.