Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Martxoak 22

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena I+G+b arloko Aholku Kontseiluari eska diezaion Ezagutzaren Transferentziaren egoerari buruzko txosten bat lehenbailehen egin dezan

Garapen Ekonomikorako Batzordean onetsia. 2019ko martxoaren 22an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseiluari eska diezaion Nafarroako Ezagutzaren Transferentziaren egoerari buruzko txosten bat lehenbailehen egiteko, zeinean aztertuko baita zenbateraino bete den Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legean nahiz 2017tik 2020ra bitarteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean ezarritakoa.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Nafarroako Ezagutzaren Transferentziaren nondik norakoak eta betebeharrak ezarriko dituen erregelamendu-xedapen bat eman dezan, Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, halako moduan non prozesuaren guztiontzako onura eta Nafarroako herritarrengan duen eragina ziurtatuko baitira.

 

3.- Gobernua premiatzen da Nafarroako unibertsitateetatik edo teknologia zentroetatik sortzen diren ikerkuntza-proiektuak Ezagutzaren Transferentziaren eskutan jartzeko pizgarri ekonomikoak paratzea; batez ere, patentatzen direnak.

 

4.- Foru Exekutiboa premiatzen da Nafarroako Ezagutzaren Transferentzia nazioartera hedatzen laguntzea; hartara, bere izaeragatik gure lurraldean ez dauden enpresen ekimenei prozesuan parte hartzea ahalbidetuko zaie.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta PSN taldeen aldeko botoekin eta I-E-ren abstentzioarekin onetsia (PPN ez da egon).