Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Urtarrilak 15

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena indartu dezan ospitaleratuta dauden edo etxeko arreta behar duten ikasleei laguntza emateko programa

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2020ko urtarrilaren 15ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Hezkuntza Itunak III. apartatuan (4g puntuan) jasotzen duenari jarraikiz, ospitaleratuta dauden edo etxeko arreta behar duten ikasleei laguntza emateko programa indartu dezan, eta, hartara, 0tik 6 urtera bitarteko etapa programa horren barruan sar dezan, halako moduan non zerbitzu hori bermatuko baitzaie eskaera hori egiten duten 3tik 6 urtera bitarteko neska-mutikoei.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Hezkuntza Itunak III. apartatuan (4g puntuan) jasotzen duenari jarraikiz, etxeko laguntza Hezkuntza Departamentuko irakasleekin ematearen bideragarritasunari buruzko azterlana burutu dezan.

 

PSN, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin onetsia (I-E ez zen bozketan egon).