Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Martxoak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena lan egin dezan memoria historikoaren europar kultura komun bat sortzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko martxoaren 12an

1.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du europar memoria historikoak Europaren batasunerako duen garrantziari buruz Europako Parlamentuak 2019ko irailaren 19an onetsitako Ebazpena (2019/2819).

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da abuztuaren 23a Estalinismoaren eta Nazismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Eguna izan dadin.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio lan egin dezan, Espainia eta Europako gainerako erakundeekin koordinatuta, memoria historikoaren europar kultura komun bat sortzeko, oinarritua zorroztasunean, tolerantzian, era guztietako totalitarismo eta erradikalismo erlijioso eta politikoen errefusean, berradiskidetzearen bilaketan eta humanismo nahiz demokraziaren balioen defentsan.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua Navarra Sumaren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin.

 

2. eta 3. puntuak Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkakoekin onetsi dira.