Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Martxoak 28

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Memoriaren Institutuaren barruan sorgin-ehizaren biktimen memoria jaso dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko martxoaren 28an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Memoriaren Institutuaren barruan eta genero ikuspegian espezifikoki zentratutako lan -eta egintza-ildo baten barruan, sorgin-ehizaren biktimen inguruko azterketak eta ikerketak egitea aintzat har dezan, epe historiko berriagoetan ere emakumeek jasan duten errepresioaren aurrekari gisa.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio sorgin-ehizarekin lotutako memoria-lekuen mapa bat egin dezan, leku horiei beste memoria-leku batzuek duten babes mailaren antzekoa emanez.

 

3.- Gobernua premiatzen da erakunde publikoek errekonozimendu-omenaldi bat egin dezaten sorgin-ehizaren testuinguruan eraildako pertsonen gomutan –gehienak, emakumeak–,feminizidio instituzional itzel izandako horren salaketa publikoa eginez hartara.

 

4.- Gobernuari eskatzen zaio Hezkuntza Departamentuak material didaktikoak eta ikus-entzunezkoen materialak prestatzea susta dezan, sorgin-ehizaren biktima izan ziren emakume errepresaliatuen ikuspegia eskaintzeko.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Eskubide Sozialetako Departamentuak, Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Ogasuneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak ugalketa eta zaintza lanen zentraltasuna onar dezaten, halako moduan non horien errekonozimendura eta balorizaziora bideratuko baitituzten beren politika guztiak, administrazio publikoei exigitu beharreko eskubide subjektibo diren aldetik.

 

6.- Gobernuari eskatzen zaio jakintza-alorrarteko lan-talde bat sor dezan, historia, etnografia, antropologia eta feminismoaren alorretako ikertzaileek osatuta, dokumentazio funtsa eratzen eta ikertzen jarrai dezaten, gertatutakoaren arrazoi eta ondorioak ezagutzera eman ahal izateko; bai eta belaunaldiz belaunaldi transmititu dena jasotzeko ere.

 

Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai taldeak aurkeztua.

 

1, 2, 3, 4 eta 6 puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.

 

5. puntua Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen aldeko botoekin, PSN eta I-Eren abstentzioekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.