Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Irailak 23
Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena modulu ekonomikoak alda ditzan eta toki-entitateekin hitzarmenak zabaldu ditzan, zentro publikoetan COVID-19aren aurkako indartze-neurriak finantzatzeko
Hezkuntza Batzordeak onetsia. 2020ko irailaren 23an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da modulu ekonomikoak alda ditzan eta toki-entitateekin hitzarmenak zabaldu ditzan, haur-eskoletan eta derrigorrezko hezkuntzako ikastetxe publikoetan COVID-19aren aurkako indartze-neurriak finantzatzeko, itunpeko irakaskuntzan egin den bezala.
2.- Gobernuari eskatzen zaio hausnar dezan garbiketa- eta desinfekzio-jarraibideak malgutzeaz landa-ikastetxe txikiei dagokienez, ikasle-kopuruaren arabera.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk alde bozkatu dute eta PSN abstenitu da.