Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Azaroak 10

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena sintoma edo zantzu arinak dituzten pertsonen jarraipenerako eta tratamendurako jarduketa-protokolo adostuak taxutu ditzan

Osasun batzordean onetsia. 2020ko azaroaren 10ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da sintoma edo zantzu arinak dituzten pertsonen jarraipenerako eta tratamendurako jarduketa-protokolo adostuak taxutu eta ezar ditzan.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da informazio- eta komunikazio-sistemak osa ditzan, ahalbidetze aldera informazioa partekatzea eta farmazia-bulegoen eta osasun sistema publikoaren arteko kolaboraziozko arreta hobetzea.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez dira saioan egon).