Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena toki eta gizarte entitateekin babesik gabeko adingabeak erabat gizarteratzeko prozesuak abiaraz ditzan
Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko urtarrilaren 30ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da toki entitateekin, gizarte entitateekin nahiz era guztietako entitateekin lankidetzan aritzeko konpromisoa har dezan, babesik gabeko adingabeak erabat gizarteratzeko prozesuak abiarazteko.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio adingabe horiek erabat gizarteratzeko garatu beharreko programak garatzen jarrai dezan.
3.- Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du jarrera arrazista, xenofobo nahiz babesik gabeko adingabeen kriminalizazioa bilatzen duen oro.
4.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio hartu beharreko neurriak har ditzan adingabe horiek autonomia erkidegoen artean modu ordenatu eta orekatuan banatzeko, bai eta gizarteratzeko plan nazional bat abian jar dezan ere.
5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da adingabe hauek erabat gizarteratzeari begira, ondokoak bermatzeko nahikoak diren programa eta proiektu gara ditzan: balorazio egokia, haientzat egokiena den baliabidean ostatu ematea, mantenua, prestakuntza eta aisialdiko jarduerak.
Izquierda Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute.
EH Bildu ez da egon.