Nafarroako Gobernua, udalak eta alderdi politikoak premiatzen dira herrietako jaiak anitzak eta integratzaileak izateko lan egin dezaten
Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko urriaren 6an
Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du muturreko taldeek jaietako gune eta aldiak propaganda politikorako erabiltzea. Helburu horrekin, Nafarroako Gobernua, udalak eta alderdi politikoak premiatzen dira lan egin dezaten festetan zehar bizikidetasuna hobetzeko eta lortzeko festaguneak izatea anitzak, integratzaileak eta baimendu gabeko propaganda politikorik, bandalismorik eta gorroto eta muturreko mezurik gabeak, bai eta terrorismoagatik eta gisako delituengatik preso daudenak omentzeko eta goraipatzeko ekintzarik gabeak ere. Horregatik, Nafarroako Gobernua, udalak eta alderdi politikoak premiatzen dira eremu publikoetatik berehala ken dezaten asmo horren aurka doan mezu oro.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin eta Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin onetsi da.