Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 1

Nafarroako Gobernua Udalen Musika Eskolen finantzaketa autonomikoa berreskura dezan premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko otsailaren 1ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da udalen musika eskolen finantzaketa autonomikoa berreskura dezan, horien funtzionamendurako, ekipamendurako, instalazioetarako eta musika-tresnen erosketa eta konponketarako, eta udal guztientzako finantzaketa-esparru egonkor bat berma dezan.

 

2.- Gobernua premiatzen da egungo erregelamenduzko arau-esparrua berrikusi eta berritu dezan, horrela sarbideari, instalazioei, irakasleen betekizunei eta gutxieneko esparru pedagogiko bati buruzko alderdiak, musikaren nahiz dantzaren espezifikotasunei egokiturik erregulatuta gera daitezen.

 

3.- Foru Exekutiboa premiatzen da lan-mahai bat era dezan, non ordezkatuta egonen baitira udalak, hezkuntza-erkidegoa (zuzendariak, irakasleak, irakasle ez diren langileak), guraso-elkarteak, ikasleak eta musikako nahiz dantzako adituak, arau-esparru horrek izan beharreko helburuak eta edukiak zehazteko xedez.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztua.

 

1. eta 3. puntuak UPN, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta PPNren aldeko botoekin eta Geroa Bai, I-E eta EH Bilduren aurkakoekin onetsi dira.  

 

2. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkakoekin onetsi da.