Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Abenduak 10

Nafarroako Gobernua urtea amaitu baino lehen Banku Publiko bat sortzeko aukerei buruzko txosten bat aurkez dezan premiatu dute

Aztertu beharko du zein diren aukerarik eta formularik egokienak enpresen, erakundeen eta helburu sozialen zerbitzuko finantza-entitate publiko bat sortzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez, “Nafarroako herritarrei finantzaketa-tresna publiko bereki bate matearen garrantziaz jabetuta”, Nafarroako Gobernua premiatzen da “2016a amaitu baino lehen txosten bat aurkez dezan Nafarroako Parlamentuan, non deskribatuko baitira Banku Publikoko formularen bat sortzeko prozesua abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak eta baliabideak”.

Ebazpena Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituztenekin onetsi da.

Zioen azalpenean, EH Bildu-k aurkeztu duen eta Geroa Bai-rekin, Podemos-Ahal Dugurekin eta I-Erekin batera zuzendu duen ebazpenak azaroaren 12an egin zen interpelazioa aipatzen du. Izan ere, bertan Garapen Ekonomikoko kontseilariak abian jarri diren lan-ildoen artean aipatu zuen txosten bat prestatzea eskatu dela “aztertze aldera zein diren aukerarik eta formularik egokienak kasuko urratsak egin daitezen Nafarroako gizarteak ezartzen dituen pertsonen, enpresen, erakundeen eta helburu sozialen zerbitzuko finantza-entitate publiko bat sortzeko”.

Proposatu duen taldeak txosten horrek “garrantzia” handia duela azpimarratu du eta ohartarazi du “finantzazio tresnek garrantzia handia” dutela “gizarte osoaren garapen ekonomiko eta soziala lortzeko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 31. zk., 2015-11-17koa)