Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 15

Nafarroako Gobernuari endometriosiari buruzko osasun informazioa emateko sistemak hobetzeko eskatzen dion ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko martxoaren 15ean

1.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio endometriosia dela-eta osasun-informazioko sistemen hobekuntza bat bultzatzeko, epidemiologiari buruz eta gaixotasun horren bilakaerari buruz dagoen ezagutzaren defizita arintzen laguntzeko.

 

2.- Gobernuari aholkatzen zaio Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Ospitaleetako Laguntzako prestakuntza-planetan Osasun Sistema Nazionalean endometriosia duten emakumeentzako arretarako gida sartzea, horren bidez errazteko ezarritako eduki eta prozedurak Osasunbideko profesional guztiek ezagun ditzatela.

 

3.- Nafarroako Gobernuari dei egiten zaio lan koordinatu eta diziplina anitzeko bat egin dezan, modu espezializatuan lantzeko endometriosiaren diagnostikoa eta tratamendua, halako moduz non ukitutakoek erreferentziako espazio bat edukiko baitute.

 

4.- Foru Gobernuari eskatzen zaio Obstetrizia eta Ginekologia espezialitatean protokolo baten pean dagoen edozein teknika eta tratamendu eskuratzea antola dadila irizpide batzuen arabera —esate baterako, endometriosia pairatzen duten emakumeen larritasuna— eta laguntza psikologikoa jaso dadila gaixotasunaren tratamenduan zehar, beharrezkoa ikusten den kasuetan.

 

5.- Foru Gobernuak endometriosiaren ikerketara bideratutako funtsak handitzea eskatu da.

 

6.- Nafarroako Gobernuari dei egiten zaio berma dezan ugalketa lagunduko tekniketarako sarbidea izanen dela, ekitate baldintzetan. Horri dagokionez, balioetsi beharko da obozitoak eman eta izozteko aukera, obario-funtzioan kalte larria dagoen kasuetan.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua aho batez onetsi da.

 

2. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioekin onetsi da.

 

3. puntua UPN, Podemos-Ahal Dugu eta PPNren aldeko botoekin, Geroa Bairen aurkakoarekin eta EH Bildu, PSN eta I-Eren abstentzioekin onetsi da.

 

4. puntua UPN, Podemos-Ahal Dugu eta PPNren aldekoekin, Geroa Bai, EH Bildu eta I-Eren aurkakoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.

 

5. puntua UPN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin onetsi da.

 

6. puntua aho batez onetsi da.