Noiz argitaratua Asteartea, 2026.eko Urtarrilak 20

Nafarroako Gobernuari eskatu diote premiaz onets dezan txerri-izurri afrikarra prebenitzeko eta horri aurre egiteko foru plana

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi du. 2026ko urtarrilaren 20an

1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du txerri-izurri Afrikarra Prebenitzeko eta haren aurrean Prestatzeko Plana premiaz onets dezan, Ministerioaren gomendioekin eta autonomia-erkidego mugakideen arteko prebentzio- eta lankidetza-neurriekin bat etorrita.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen dio txerri-ustiategietako biosegurtasun-neurriak berehala indaru ditzan, animaliak, pentsuak edo nekazaritzako eta abeltzaintzako materialak garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloak barne. Halaber, ikuskapenak eta arrisku-ustiategietako kontrolak indartu ditzan, abeltzainentzako, garraiolarientzako eta kontratatutako langileentzako berariazko prestakuntzarekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Basafauna Zaintzeko Foru Programa bat abian jar dezan. Programa horrek arrisku-eremuetan basurdearen monitorizazioa areagotuko du, tiroz hildako edo hilda aurkitutako piezei osasun-analisiak eginen zaizkie, eta talde espezializatuek fauna-hilotzak kentzeko eta kudeatzeko protokolo azkar bat ezarriko da.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Gobernuari exijitzen dio ehiza-sektorearekin lankidetzan aritzeko estrategia bat ezar dezan, argi eta garbi arautua. Estrategiak ehiztariak tresna laguntzaile gisa hartuko ditu, inoiz ez arduradun gisa, basurdeen populazioa murrizteko ezohiko uxaldiak areagotuko ditu, jarduteko, aurkikuntzak jakinarazteko eta laginak hartzeko protokolo argiekin. Era berean, tiroz hildako basurdeengatik edo hilotzen aurkikuntza jakinarazteagatik konpentsazio ekonomikoa emateko sistema bat izanen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak Exekutiboari eskatu dio txerri-izurri afrikarrari buruzko foru batzorde tekniko iraunkor bat ezar dezan, honako hauen ordezkariekin: Nafarroako Gobernua, txerri-sektore profesionala, albaitariak, ehiza-sektorea, NUP eta toki-entitateak.

 

6. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du abeltzainei, ehiztariei, garraiolariei, landa-eremuko biztanleei eta natura-eremuetako bisitariei zuzendutako informazio- eta prebentzio-kanpaina publiko bat egin dezan.

 

UPN TPak aurkeztu du. 

 

1. puntua UPNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Talde Mistoaren aldeko botoekin eta PSN eta Contigo-Zurekinen abstentzioekin onetsi da.

 

2. puntua UPNren, EH Bilduren, PPNren eta Talde Mistoaren aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen abstentzioekin onetsi da.

 

3, 4, 5 eta 6 puntuak UPNren, PPNren eta talde Mistoaren aldeko botoekin eta PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen abstentzioarekin onetsi dira.