Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Irailak 19

Nafarroako Gobernuari inbertsio finantziarioki jasangarriak egiteko 25 milioiko kreditu berezia eskatzen dion ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko irailaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Legebiltzar honi foru lege proiektu bat igor diezaion hilabeteko epean, zeinaren bidez 25.000.000 euroko kreditu berezia emanen baita 2019ko gastu-aurrekontuan, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusi bai baina oraindik exekutatu ez diren inbertsio finantzarioki jasangarriak egiteko.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio kreditu berezi hori finantzatua izan dadin gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren partidaren kargura, non jasoko den 2018ko ekitaldiko superabitaren zenbatekoa.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Suma eta PSNren abstentzioekin onetsia.