Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Martxoak 16

Nafarroako Gobernuari osasun mentaleko eta suizidioaren prebentzioko plan bat presta dezala eskatzen dion erabakia onetsi da

Se apunta que es la primera causa de muerte no natural y se llama a colaborar más con el Teléfono de la Esperanza, cuya gran labor social descansa en el altruismo

Parlamentuak UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioarekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren aurkako botoekin gaurko osoko bilkuran onetsi duen erabaki batek Nafarroako Gobernua premiatzen du “Osasun Mentaleko eta Suizidioaren Prebentzioko Plan bat presta dezan eta Legebiltzar honetan aurkez dezan, eta plan hori oraingo legegintzaldia amaitu aurretik abiaraz dezan. Planak giza baliabideak aurreikusiko ditu, bai eta horiek behar dituzten baliabide material eta ekonomikoak ere”.

 

Onetsitako erabakiaren bigarren puntuan, berriz, Foru Gobernua premiatzen da aipatu plana presta dadin “bizirako arriskua duten pertsonei arreta ematen dieten entitate eta profesional guztien parte-hartzearekin, zeharkako izaerakoa izan dadin hainbat arlotako neurrien bidez, eta handitu dezan osasuneko sistema publikoak duen arreta-ahalmena”.

 

Bestalde, jada hirugarren atalean, Nafarroako Gobernuari dei egiten zaio plan horrek “neurri garrantzitsuak jaso ditzan honako hiru arlo hauetan: detekzio goiztiarra; psikologiaren eremuan arreta terapeutikoa hobetu eta areagotzea; eta gizarteari, oro har, orientazio ikastaroak ematea, depresio, antsietate, estres eta loaren nahasmenduaren kasuak identifikatu, prebenitu eta horietan esku hartu ahal izateko”.

 

UPN parlamentu-taldeak bultzatutako erabakiaren zioen azalpenean ohartarazten denez, buru-nahasmenduak eta nahasmendu neuropsikiatrikoak munduko gaixotasunen karga orokorraren % 13 dira, eta suizidioa Espainian heriotza ez naturalaren arrazoi nagusia da (2014. urtean 3.910 pertsona hil baitziren); suizidioa da munduko osasun publikoaren arazo nagusietako bat (milioi bat pertsona inguru dira urtean suizidatzen direnak), eta suizidioaren prebentzioa erantzunik jaso ez duen premia klinikoa da.

 

Ildo berean azpimarratzen denez, Norvegia, Suedia, Danimarka edo Erresuma Batua bezalako herrialdeetan ez bezala Espainian oraindik ez dago mota horretako prebentzio proiekturik autonomia erkidego edo estatu mailan. “Gaixotasun mentalen kostu ekonomikoaren % 70 ez da osasun izaera hutsekoa; zeharkako kostuak dira, gaixotasunak hainbat arlotan (gizartea, lana, familia, arlo judiziala) duen eraginak sortuak, eta EBn, oro har, kostu hori BPGd-aren % 3-4 artekoa da”, azaltzen da.