Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Urriak 25

Nafarroako Gobernuko kideen ordainsari osagarriak bertan behera uzteari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, SNren eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek alde emandako botoekin, Nafarroako Gobernuko kideen ordainsari osagarriak bertan behera uzteari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi du gaur.

Bildu-Nafarroak aurkeztutako Foru Lege proposamenak “soiltasunaren argudiopean ongizate estatuaren zutabeak kolpatuak eta eraitsiak” ez izatea zuen helburu, irizpide hori bera “errenta handienak dituzten pertsonei eta entitateei” aplikatuta.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak zuen Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legean 2012rako erregistratutako diru-kopuruak ez direla “Nafarroako Gobernuko lehendakariaren eta kontseilarien ordainsariak osatzera” bideratutako “prebendak” baino.

Hortaz, “arrazoizkoa” deritzo 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren legeko 8. artikuluko 6. idatz-zatia indargabeturik uzteari, zeinak honela dioen:

“6. Nafarroako Gobernuko kideentzat, eta baldin badaude, erakunde autonomoko zuzendari nagusi, kudeatzaile eta kabineteko kidearen karguetan aritzen direnentzat, ordainsarien osagarri berariazko hauek ezarri dira, hamalau hilekotan banatuta, barne hartzen dituztenak, halakorik bada, Nafarroako Gobernua ordezkatuz kide anitzeko organoetako kide izatea ere. Erakunde autonomoko zuzendari nagusi, zuzendari kudeatzaile edo zuzendari edo kabineteko kidearen karguetarako, ordainsarien osagarria eta maila Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu kargu bakoitzerako, eta inolako osagarririk ez aplikatzeko aukera ere izanen da.

Ordainsarien ondoko osagarri hauek osotara jasotzen diren ordainsarien portzentaje bati dagozkio, eta ulertzen da osotara jasotzen diren ordainsari horiek direla 1. atalean aurreikusitako ordainsarien batuketa, bai eta 2., 3. Eta 5. ataletan sartutako zenbait karguri dagozkienak ere, eta kasu bakoitzean 6. atalekoak eragindakoa, gehi ondotik zehazten den ordainsarien osagarria bera:

-Gobernuko lehendakaria: % 25.
-Gobernuko lehendakariordea: % 20.
-Gobernuko kontseilariak: % 15.
-Erakunde autonomoetako zuzendari nagusiak, zuzendari kudeatzaileak edo zuzendariak, edo kabineteko kideak: Gehienez ere % 15”.
· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2012-09-17koa)