Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Abenduak 19

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrak jardunaldia antolatu du asteazken honetan Parlamentuan ikus-entzunezkoen industriaren azken berrikuntzak aurkezteko

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrak jardunaldi bat antolatu du asteazken honetan, abenduak 20, Nafarroako Parlamentuan, Nafarroan ikus-entzunezkoen industrian teknologiarekin eta I+Grekin lotutako azken aurrerapenak eta berrikuntzak aurkezteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Lidera programaren barruan.

 

Horizonte narratiboak esploratzen” IA eta teknologia emergenteak ikus-entzunezko produkzioan jardunaldia 12:00etan hasiko da, erabilera anitzeko aretoan. Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Miguel Iturralde Clavnako lehendakariak emanen diote hasiera ekitaldiari. 

 

Topaketak bi atal izango ditu. 12:00etatik 13:30etara, hainbat aurkezpen partekatuko dira Parlamentuko Erabilera Anitzeko Aretoan. 13:30etatik 15:00etara, Parlamentuaren atalondoan, azken belaunaldiko tenologia erakustaldiak ezagutzeko aukera egongo da: IA-rekin egindako arte digitala, 3D avatar-ak, errealitate birtuala, kamera robotizatuak, produkzio birtuala, superkonputazioa, etab.