Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Martxoak 30

Nafarroako Kirolaren Institutua premiatzen da estatutuak, arauak eta erregelamenduak hizkera inklusibora egokitu ditzan

Kultura eta Kiroleko batzordean onetsia. 2021eko martxoaren 30ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez, kirol-federazioekin lankidetzan jardun eta hauek babestu ditzan, jokatutako partidetako aktetan berdintasunaren aldeko egiazko konpromiso bat lortze aldera, halako moduan non emakumezko jokalariak femeninoz izendatuko baitira gaztelaniaz.

 

2.-   Eskatzen da arbitroek –kirol-diziplinetako (futbola, eskubaloia, saskibaloia...) partidetako aktak idazteko ardura haiena baita– pertsona bat aipatzen dutenean haren generoa zehatz dezaten gaztelaniaz, hartara identifikatuta sentituko baitira emakumezkoen ekipoak eta taldeak, hizkera egokiena erabiliko baitute hartara.

 

3.- Gobernuari eskatzen zaio estatutuak, arauak eta erregelamenduak hizkera inklusiboan idatzita egon daitezen.

 

4.- Foru Gobernuari eskatzen zaio arbitraje-estamentuan genero-prestakuntza emateko.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoekin onetsi da.