Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko Ikerketa Batzordeko agerraldi fasea Enrique Goñik irekiko du apirilaren 13an
Hasierako egutegiarekin alderatuz aldaketa bakarra da hau, eta Goñik Kongresuan garatzen ari den Espainiako finantza krisiaren inguruko Ikerketa Batzordean agerraldia eginbeharrak eragin du
Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko Ikerketa Batzordeak gaur erabaki du, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin, Enrique Goñi Beltrán de Garizueta, Nafarroako Kutxako zuzendari ohia izan dadila datorren apirilaren 13an agerraldi fasea irekiko duena.
Batzordeak erabaki du bere agerraldia aurreratzea, hasiera batean maiatzaren 25erako aurreikusita zegoena, Diputatuen Kongresuan garatzen ari den Espainiako Finantza Krisiaren eta Finantza Asistentziaren inguruko Ikerketa Batzordean agerraldia egin behar baitu.
Otsailaren 7an aho batez onartutako agerraldien egutegiak beraz berdin jarraitzen du, nahiz eta agerraldi guztiek astebete atzeratuko diren, ekainaren 15ean amaituz.
Agerraldiak, komunikabideei irekiak, datorren apirilaren 13an hasiko dira. Lehenbiziko saioan Enrique Goñik hartuko du hitza, Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak, urrian Ikerketa Batzordeari azaldu baitzion “agerraldian parte hartzeko borondatea, ikertzen ari diren ekintzak argitu ahal izateko”.
Bigarren saioan (apirilaren 20an) Lorenzo Riezu, Nafarroako Kutxako zuzendari nagusi ohia eta Manuel López Merino, Iruñeko Udal Aurrezki Kutxako zuzendari nagusi ohia bertaratuko dira.
Hirugarren saioan (apirilak 27) Jose Antonio Sarríak, Nafarroako Kutxako Kontrolerako Batzordeko lehendakari ohiak eta José Antonio Asiainek, CANeko Administrazio Kontseiluko Lehendakari ohiak testigantza emango dute.
Laugarren saioan (maiatzak 4) José Carlos Hernández Barrasus, 2010 eta 2011n Ernst Young enpresak burututako txostenaren sinatzailea, eta Francisco García Valdecasas, Deloittek burututako Noel txostenaren sinatzailea azalduko dira. Enpresa eta finantza aholkularitzarako enpresak dira biak.
Bosgarrenean (maiatzak 11), Alberto Pascual, Nafarroako Kutxako idazkari ohia eta Amaya Rández, Nafarroako Kutxako Administrazio Kontseiluko idazkari ohia egonen dira.
Agerraldien seigarren saioan, (maiatzak 18) Juan Odériz, Nafarroako Kutxako eta Banku Zibikoko zuzendari ohia eta Roberto Ducay, Nafarroako Kutxako estrategiaren arduradun ohia.
Zazpigarrenean (maiatzak 25) Javier Martínez Escudero, Enrique de Mulder Duclos, Carlos Ayesa Villar, Carmen Pérez Miguel eta César Esparza Larramendi egonen dira.
Zortzigarren agerraldian (ekainak 1) Yolanda Barcinak testigantza emango du, Nafarroako Gobernuko Lehendakari ohiak (2011-2015), baita Álvaro Mirandak ere, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasunerako Kontseilaria izandakoak (2007-2012).
Azkeneko agerraldia (ekainaren 8an) Miguel Sanzek egingo du, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak.
Taldeka, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E-k Miguel Sanz, Yolanda Barcina, José Antonio Sarría, José Antonio Asiáin, Manuel López Merino, Lorenzo Riezu, Álvaro Miranda, Alberto Pascual eta Amaya Rándezen agerraldiak eskatu dituzte.
Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak bere kabuz Javier Martínez Escudero, Juan Odériz, Enrique de Mulder, Carlos Ayesa Villar, Carmén Pérez Miguel eta César Esparza Larramendiren agerraldiaren eskera burutu du.
UPNk Enrique Goñik erregistratutako agerraldi eskaeraren baieztapena tramitatu du.
PSN talde parlamentarioak José Carlos Hernandez, Francisco García Valdecasas, Manuel López Merino, Roberto Ducay eta Lorenzo Riezuren agerraldiak eskatu ditu.
Agerraldien formatuari dagokionez, Ultzamako biometizazio plantaren inguruko Ikerketa Batzordearen formatua jarraitzea erabaki da, hala, Parlamentarioen gaderak (denbora mugarik gabe) ordezkaritza handienetik txikienera egingo dira, bigarren eta hirugarren txandak ere posible izanik.
Bestalde, Batzordeak jasotzat eman du Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek estatutako txostenjuridikoa: Nafarroako Parlamentuko ikerketa-batzordeetara agertzeko deitzen diren pertsonei aplikatzekoak zaizkien betebeharrei buruz Zerbitzu Juridikoek egindako txostena.
Txostenak dioenez, “ikerketa-batzordeen ahalmena da edozein pertsonaren presentzia eskatzea, legez eta ohartarazpen baten bidez, informatzeko eta batzordea ikertzen ari den gertakariak argitzen laguntzeko. Batzordean agertu beharra Zigor Kodearen 502. artikuluak ezartzen du, halako moduan non agertu ezean desobeditze-delitupeko erruztatu gisa zigortuko baitira”.
Txosten juridikoaren ondorioetan orobat esaten da Parlamentuak zaindu egin behar duela “ikerketa-batzordeetan babestuta gelditzen direla pertsonen intimitatearekiko eta ohorearekiko errespetua nahiz agerraldia egiten dutenen lanbide-sekretua, kontzientzia-klausula eta gainontzeko konstituzio-eskubideak”.
Azkenik, Parlamentuko Zerbitzu Juridikoen txostenak dioenez, “Espainiako Konstituzioaren 24.2 artikuluko eskubide prozesalek ez dakarte, ikerketa-batzorde batzorde baten baitan, agerraldia egiten duenak eskubidea edukitzea justifikaziorik gabe isilik geratzeko, zeren haren betebeharra baita batzordeari laguntzea ikerketaren xede dena argitzen, non eta hark “egia” deklaratzeak ez dion herritarra den aldetik duen posizio juridikoari eragiten”, eta “bere buruaren aurka ez deklaratzeko eskubidea eta bere defentsa-eskubideari kalte ez egitearren bere burua errudun ez aitortzeko eskubidea, agerraldiaren egintza parlamentarioak “in peius” eragin prozesala izan lezakeen neurrian, banan-banan eta berariaz alegatu beharko da galdera egiten zaionean”.
Ikerketa Batzordeak bere funtzioak beteko ditu hitzartu lana amaiera arte, eta burututakoarekin txosten bat aurkeztu beharko du, beranduenez ekainaren 30ean.
Onartutako arauen arabera, 2016ko apirilaren 27an sortutako Ikerketa Batzordearen helburua da ezagutzea ea Nafarroako Kutxaren ekintzak, Enpresa Korporazioarenak eta hari lotutako gainerako erakundeenak sortze-printzipioekin bat zetozen, baita desagertzearen ondotik gelditutako ondarearen egoera ezagutzea ere.
Unai Hualde (Geroa Bai) lehendakari duen batzordeko kide dira Luis Casado, Luis Zarraluqui (UPN), Koldo Martínez (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Arantza Izurdiaga (EH Bildu), Laura Pérez, Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia, Inma Jurío (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).