Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Urtarrilak 18

Nafarroako lehendakaria eta Foru Parlamentukoa legegintzaldiaren azken txanpa baloratzeko bildu dira

Bi agintariek legegintzaldiaren balantze positiboa egin dute, 90 lege baino gehiago onestea lortu delako eta kopurua ehunera ere igo litekeelako geratzen diren bi hilabeteetan

Uxue Barkos Berruezo Nafarroako lehendakariak eta Ainhoa Aznárez Igarza Parlamentuko lehendakariak gaur goizean lan-bilera egin dute foru legebiltzarreko lehendakaritzaren bulegoan, eta programa-akordioa sinatu zuten indarrek orain arte burututako lanaren balantzea egiteko aukera izan dute.

 

Programa-akordio horrek ahalbidetu du 90 lege baino gehiago aurrera ateratzea Parlamentuan hiru urte eta erdiz egindako lanaren bitartez, eta oraindik beste zazpi lege eta lege-proiektu onets litezke legegintzaldia amaitu baino lehen. Parlamentuko jarduera ugaria izan da legegintzaldiaren bereizgarria.

 

Ainhoa Aznarezek nabarmendu du programa-akordioa sinatu zuten lau indarrak gai izan direla “gure Foru Komunitateak behar zuen eraldaketa sustatzeko, hasi baino egin ez den eta, jakina, bere ildoan lanean jarraitzea eskatzen digun eraldaketa”, adierazi du.

 

Burutzeko dauden Parlamentuko lanen artean, badira zenbait proposamen sakonean landu izan direnak legegintzaldiaren hasiera-hasieratik, eta horietako bat Foru Berriaren erreforma da. Parlamentuan bertan 2016ko urtarrilean Foru Berria eguneratzeko Sinposioa egin ondoren taxutzen hasi zen testu horrek erabat gaurkotzen eta XXI. menderako modernizatzen du Nafarroako Kode Zibileko ordenamendua.

 

Ukitutako entitateekin batera legegintzaldi osoan landu izan den beste proposamen garrantzitsu bat Toki Administrazioaren maparen erreforma da. Berdintasunari buruzko legea eta ingurumenari buruzkoa ere geratuko lirateke legegintzaldiaren azken zatian onesteko.