Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Urriak 23

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko legea aldatzea onetsi dute

2012tik aurrekontuei buruzko legerik ez dagoenez gero, sozietate publikoei 2014an muga batzuei jarraiki bermeak eta maileguak emateko baimena ematen zaie

Parlamentuko Osoko Bilkurak 10/2014 Foru Legea aldatzea aho batez onetsi du gaur, zeinak, aldi berean, Nafarroako Kontu Orokorrei eta finantza eragiketei dagokienean Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen.


Irakurketa bakarrean onetsita, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek bultzatu duten legearen xedea sozietate publikoei maileguak eta bermeak emateari dagokionez eraginkortasun minimo bat emango dien aldi baterako erregimen bat ezartzea da, 10/2014 Foru Legea onetsi zenetik jarduera hori Foru Lege bidez baimentzen baita, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean urtero zehazten diren bolumenaren eta arrisku bizi maximoaren arabera.


Gauzak horrela eta xedapen hori Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreikuspenean ezin dela aplikatu ikusita, izan ere, 2012tik luzatzen baitira, sozietate publikoek bermeak eta maileguak ematea baimentzen da honako urte beteko mugek zedarrituta:


2014an emango diren bermeen bolumen maximoa 15 milioikoa izango da eta epe horretarako bermeen arrisku bizi maximoa 185 milioikoa izango da. Zenbateko hori oraingo arrisku bizi maximoa 15 milioitan handitzearen ondorio da; formula hori “datozen ekitaldietarako” mantentzen da.


Maileguei dagokienez, bolumen maximoa 30 milioikoa da eta arrisku bizi maximoa 180 milioikoa. Zenbateko hori oraingo arrisku bizi maximoa 30 milioitan handitzearen ondorio da; kasu honetan ere, formula hori “datozen ekitaldietarako” mantentzen da.


Iragan maiatzaren 8an atxiki gabekoek hala eskatuta Osoko Bilkuran onetsi zen 10/20114 Foru Legearen xedea kudeaketa publikoarekiko dagoen “konfiantza eza” desagerraraztea da, horretarako erakundeek “haien kontuen egoerari eta hartzen dituzten arriskuen nondik norakoei” buruz ematen duten informazioaren “kantitateari eta kalitateari” dagokionean “gardentasun” parametro berriak sartuz.


Horretarako, xedatu zen Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak zehaztu dezan Foru Komunitateko Administrazioak eta haren mende dauden entitateek eman ditzaketen bermeen eta maileguen gaineko arrisku bizi maximoa zein izango den, halako moduan non bi kolektiboek urtero jakingo duten eragiketa horien mugak zeintzuk diren, baita ekitaldian eman daitezkeen bermeen eta kredituen bolumenari dagokionean ere.


Ildo horretan, arauak aurreikusten du, Parlamentuak berariaz baimendu ezean, pertsona fisiko eta juridikoek ezin izango dutela aurrekontuei buruzko legean xedatzen den arrisku bizi maximoaren % 5a baino altuagoa den berme edo mailegu baten onuradun izan, izan Foru Komunitateko Administrazioarentzat izan haren mendeko entitateentzat (mendeko enpresa, entitate publikoak, fundazio publikoak eta sozietate publikoak).


Maileguen kasuan eta “arau esparru zehatz bat dagoenez gero”, 10/2014 Foru Legeak Nafarroako Gobernuak maileguak emateko duen gaitasunari “muga batzuk definitzen dizkio”, ordu arte nori, zenbat eta zein baldintzetan mailegatzen dion erabakitzeko eskumena baitzuen.


Maiatzean gehitu zen artikuluari dagokionez, Ogasun Publikoak hirugarrenei ematen dizkien kredituak kasuan kasuko mailegu kontratua emanda gauzatu beharko dira, adierazitako maximoari atxikita eta Foru Lege bidez baimendu beharko da.


Lege habilitazioari dagokionez, xedatzen da Parlamentuak berariaz ebazten duenean izan ezik, pertsona fisiko eta juridikoak ezingo direla Foru Komunitateak haren zorpetze eragiketa berriena formalizatu duen tasaren % 50 baino gutxiagoko interes-tasa batean egiten den mailegu baten onuradun izan. Halaber, amortizazio nagusiaren gabealdi epea ezingo da laur urte baino handiagokoa izan.


Kasu guztietan, maileguak Nafarroako Gobernuak adostuta emango dira, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak hala proposatuta, eta eragiketa bakoitza edo haietako asko aipatu ahal izango dira. Edonola ere, mailegu-hartzaileen identitatea, maileguak emango diren epea eta zenbateko indibidual zein globala adierazi beharko dute.


Bestalde, kontabilitatearen arau orokorrei dagokienez, ondasun, eskubide eta betebehar guztiak eskuratze prezioaren edo ekoizpen kostuaren arabera ager daitezen aurreikusten da. Eta, Kontuen Ganberak oroitarazitakoarekin bat eginez, erabilera publiko orokorreko azpiegitura eta ondasunak ibilgetuen barruan sar daitezen sartzea eskatzen da.


Kontu orokorrei dagokienez, memoria globalak balantzean, ondarearen emaitza ekonomikoan eta aurrekontuaren likidazio-egoeran jasotzen den informazioa osatu eta komenta dezan proposatzen da. Zehazten denez, xedea etorkizuneko ekitaldien kargura eskuratutako gastuen konpromisoei buruzko datuak era xehatuan edukitzea da, halako moduan non Foru Komunitateak bere gain hartutako zorpetzearen eta bermeen garapena zehaztasun handiagoz ezagutu ahal izatea da, izan zuzenean, izan haren mendeko entitateen bidez.


Alabaina, Audenasa eta Parques de la Naturaleza de Navarra (Sendaviva) sozietateen kontuak eduki ahal izateko, publikoak izan ez, baina merkataritzaren araudiari jarraiki mendeko edo talde anitzekotzat hartzen diren sozietateen urteroko kontuak sartzea aurreikusten da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proposamena argitalpena (NPAO, 112. zk., 2014-10-21koa)