Noiz argitaratua Ostirala, 2016.eko Otsailak 5

Nafarroako Parlamentua ere .EUS domeinua erabiltzen hasi da

"nafarroakoparlamentua.eus" erregistratu eta aktibatu ondoren, jada posible da Ganberaren web orri korporatibora sartzea edo posta elektronikorako luzapen hori aukeratzea

www.nafarroakoparlamentua.eus helbidea aktibatuta dago jada eta bertatik erakundearen web orri korporatibora sar gaitezke, www.parlamentodenavarra.es helbidearen bitartez egin zitekeen modu bertsuan.


Helbide elektroniko korporatiboei dagokienez, Nafarroako Parlamentuko langile edo kide orok parlamentodenavarra.es edo nafarroakoparlamentua.eus luzapenen artean aukera dezake. Mezuak ondo jasotzen dituela bermatuko da une oro, .es erabilita zein .eus erabilita.


EH Bildu talde politikoak eskaera bat egin zuen abuztuan eta Ganberako zerbitzuak harremanetan jarri ziren Puntu EUS Fundazioarekin, zerbitzu horiek erregistratzeko. Izan ere, fundazio hori da .EUS domeinua kontrolatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den erakundea.


nafarparlamentua.eus domeinua erabilgarri zegoen eta beraz, Nafarroako Parlamentuaren izenean erregistratu zen automatikoki.


nafarroakoparlamentua.eus domeinuari partikular baten izenean erregistratuta zegoenez, erreklamatzeko prozedura guztiak bete ziren. Abenduan libre geratu zen eta Foru Legebiltzarraren izenean erregistratu zen.


Horrenbestez, momentu honetan Nafarroako Parlamentuak honako .eus domeinu hauek ditu erregistratuta: nafarparlamentua.eus; nafarroakoparlamentua.eus; parlamentodenavarra.eus; eta parlamento-navarra.eus.


.EUS domeinuak "euskara gainerako hizkuntzen maila berean jartzen du. Hori lagungarria da euskararen normalizaziorako eta nazioarteko aintzatespena lortzen du euskararen herrialdearentzat".


.EUS domeinu bat erabili ahal izateko, web orriaren edukiari dagokionez ondorengo baldintzetako bat bete behar da, gutxienez: web orriaren zati bat euskaraz egotea edo jakinarazpenak hizkuntza horretan egitea; edo web orria euskal kulturari buruzkoa izatea edo hori sustatzea.