Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 14

Nafarroako Parlamentua gorriz argiztatuko da astelehen honetan Odol Emaileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez

Foru Legebiltzarrak ADONAren eta odol emaileen “borondatezko ekintza eta keinu altruistak” bizitzak salbatzen dituela nabarmendu nahi du

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdea gorriz argiztatuko da astelehen gauean, ekainaren 14an, (22:30etatik 24:00 arte), Odol Emaileen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Eman odola munduak taupaka jarrai dezan lelopean ospatuko den egunarekin odol emaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, “bizitzak salbatzen eta gainerakoen osasuna hobetzen” laguntzeagatik.

 

Munduko Osasun Erakundeak mundu osoko herrialdeetan sustatu duen eguna da Odol emaileen Nazioarteko Eguna, bizitzak salbatzen dituzten eta biztanleria odola emateak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzen duten boluntarioei eskerrak emateko helburuarekin.

 

Eledunen Batzarrak ekainaren 7an onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- “Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Odol-emailearen Mundu Egunarekin eta bere egiten du egun horretako leloa: “Eman odola munduak taupaka jarrai dezan”.

 

2.- ADONA-Nafarroako Odol-emaileen Elkartearen eta bere boluntario guztien lana eskertu eta aitortzeko, Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren fatxada gorriz argiztatuko da heldu den ekainaren 14an.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak, bere eskumenen esparruan, konpromisoa hartzen du ADONAk abian jarritako sentsibilizazio ekimenak babestu eta sustatzeko, emate altruistek osasun sistemaren jasangarritasuna bermatzen jarraitu ahal izateko”.