Nafarroako Parlamentuak “irmoki eta berariaz” kondenatzen ditu Irango erregimenak egindako giza eskubideen urraketak
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak onetsi du. 2025eko ekainaren 11n
1.- Nafarroako Parlamentuak irmoki eta berariaz kondenatzen ditu Irango erregimenak egindako giza eskubideen urraketak.
2.- Legebiltzarrak honakoa adosten du: Nazioarteko foroetan zigorrak eta presio diplomatikoko neurriak sustatzea Irango errepresioaren eta genero-indarkeriaren arduradunen aurka.
3.- Eskatzen da Irango emakumeak, ekintzaileak eta giza eskubideen aldeko erakundeak babesteko eta laguntzeko mekanismoak bultzatzea.
4.- Aldezten da Nazio Batuen ebazpenak eta Iranen egiturazko erreformak eskatzen dituzten beste erakunde batzuenak babestea, oinarrizko eskubideak errespetatzen direla bermatzeko.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu dute.
Aho batez onetsi da.