Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Martxoak 15

Nafarroako Parlamentuak 44.000 euroko partida berria sortu du NBEren garapen jasangarriaren helburuei lotutako jarduerak diruz laguntzeko

Nafarroan diharduten GGKEei zuzendutako diru-laguntza deialdi irekia da

Nafarroako Parlamentuak 2019ko ekitaldirako Aurrekontuetan partida berria sortu du, NBEaren Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburuei lotuta, Foru Erkidegoan diharduten GGKEek burutzen dituzten garapenerako eta justizia sozialerako jarduerak diruz laguntzeko helburuarekin.

 

Garapen eta Elkartasun jardueretarako diru-laguntzak izeneko partida berriak 44.000 euroko kreditua du, Legebiltzarraren aurtengo Aurrekontuaren %0,3, hain zuzen. Kopuru honi gehitu behar zaio Nafarroako Parlamentuak Bakea eta Askatasuna Saharan taldetartekoari eskaintzen dizkion 15.000 euroak.

 

Deialdi honekin Parlamentuak beste herrialdeetako elkartasun eta egokortasun garapenean lagundu nahi du, bertako biztanleen bizi baldintzak hobetuz eta pobrezia egoerak arinduz.

 

Foru Legebiltzarrak, beraz, partida honen kopurua Garapen eta Sentsibilizazio Heziketarako proiektuetara bideratu nahi du, bere baliabideen artean tresna egokiena hau dela ulertzen baitu.

 

Bide batez, Nafarroako GGKEen Koordinakundea osatzen duten entitate desberdinen (2018an 47) eta honen parte ez diren baina Nafarroan dihardutenen arteko banaketa egokiago bat ahalbidetu nahi du.

 

https://www.parlamentodenavarra.es/es/contenido/convocatorias-de-subvenciones