Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 29

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez pobreziaren eta desberdintasunen aurka lanean jarraitzeko bere konpromisoa adierazten baitu

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urtarrilaren 29an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak pobreziaren eta desberdintasunen aurka lanean jarraitzeko bere konpromisoa adierazten du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du pobreziaren eta desberdintasunen aurka lanean jarraitzeko, eta gizarte-kohesio handiagoa xede duten politika publikoak bultzatzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Legenarraren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara eginen diren ekitaldiekin, zehazki “Haiengana iritsi, garaiz iritsi” kanpainarekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Garapen Iraunkorreko Helburuak bete daitezen lan egiteko”.