Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Abenduak 11

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez adierazten baitu arbuiatu egiten dituela ETAko kideak izan edo banda terroristarekin lotuta egon ziren pertsonei egiten zaizkien omenaldiak

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko abenduaren 11n

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu arbuiatu egiten dituela ETAko kideak izan edo banda terroristarekin lotuta egon ziren pertsonei egiten zaizkien omenaldiak. Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta I-Ek; UPNk lehenengo puntuaren alde eta bigarren puntuaren aurka bozkatu du; Nafarroako Alderdi Popularrak lehenengo puntuaren alde bozkatu du eta bigarrenean, berriz, abstenitu egin da. Azkenik, EH Bildu Nafarroa abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatu egiten dituela ETAko kideak izan edo banda terroristarekin lotuta egon ziren pertsonei egiten zaizkien omenaldiak, biktimen birbiktimizazioa baitakarte.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela Nafarroako Gobernuak jarraitzea oraintsuko memoria sustatzen, ETAk ekarri zuenaren baztertze intelektuala bultzatzen eta bakearen balioak sustatzen, betiere biktimei zor zaien babes eta errespetutik”.