Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez bere konpromisoa berresten baitu Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak aitortutako eskubideak sustatu, bermatu eta babestearekin
Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 20an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten baitu Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak aitortutako eskubideak sustatu, bermatu eta babestearekin. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
Adierazpenak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, honako hauetarako:
1. Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak aitortutako eskubideak sustatu, bermatu eta babesteko.
2. 2016ko maiatzaren 2an hartutako konpromisoak garatzeko, egun horretan sinatu baitzen Haurren aldeko Nafarroako Aliantza.
3. Garapen Jasangarriaren arloko Helburuen 2030 Agenda garatzea, guztion etorkizuna babesteko.
4. Haurren eta nerabeen iritzia aintzat hartzeko, haiengan eragin zuzena edo zeharkakoa duen orotan, haurren parte-hartzea sustatuz”.