Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, uste du ezinbestekoak direla justizia eta proportzionaltasuna prozesu judizial guztietan, bai eta 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakariei dagokienean ere
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko urtarrilaren 21ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du ezinbestekoak direla justizia eta proportzionaltasuna prozesu judizial guztietan, bai eta 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakariei dagokienean ere. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerrak alde bozkatu dute; UPN eta PPNk aurka, eta PSNk, berriz, bigarren puntuaren alde eta lehenbizikoaren eta hirugarrenaren aurka bozkatu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak uste du ezinbestekoak direla justizia eta proportzionaltasuna prozesu judizial guztietan, bai eta 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakariei buruz gauzatzen ari denean ere. Izan ere, prozesu horretako epaia berrikusiko du Entzutegi Nazionaleko apelazioen aretoak aste honetan.
2. Nafarroako Parlamentuak irmoki salatzen du zenbait sektore politikok kasu hau dela eta Altsasuko herriaz egin duten eta egiten jarraitu nahi duten instrumentalizazio eta manipulazioa.
3. Nafarroako Parlamentuak bere babes osoa adierazi nahi dio Altsasuko herriari, eta aintzat hartzen du hango bizilagunek bizikidetasunaren, normalizazioaren, justiziaren eta proportzionaltasunaren alde bi urte hauetan izandako jarrera gizalegezkoa eta eredugarria, eta dei egiten die bide horretan lan egiten jarrai dezaten”.