Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen dituela Aragoiko Gobernuko lehendakariak esandako hitzak
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko urriaren 24an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu arbuiatzen dituela Aragoiko Gobernuko lehendakariak esandako hitzak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:
"1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen dituela Javier Lambán Aragoiko Gobernuko lehendakariaren hitzak, zeinen bidez esan baitu Nafarroako Foru Komunitatearen autonomia fiskala –Nafarroari sozietateen zerga propioa mantendu, ezarri eta arautzea ahalbidetzen diona– “benetan mingarria eta jasanezina” dela eta horretara ohitu beharra dagoela “Konstituzioaren sorrerari bide eman zioten inguruabarrek berekin ekarri zutelako.
2. Nafarroako Parlamentuak adierazpen hau Aragoiko Gobernuko lehendakariari jakinaraziko dio".
Archivos adjuntos