Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Azaroak 25

Nafarroako Parlamentuak adierazten du konpromiso irmoa duela eta babesten duela trafiko arloko transferentzia, Foru Hobekuntzaren esparruan

- Eledunen Batzarrak adierazpen bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekinLehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak lan eginen du desgaitasuna duten pertsonen eskubideak urra ez daitezen, oinarri hartuta Giza Eskubideak eta, zehazki, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Ituna.

 

3. Nafarroako Parlamentuak ekimenak sustatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta gizarteratzea hobetzeko, baita haien parte-hartze soziala ere eskubide osoko herritar gisa”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du konpromiso irmoa duela eta babesten duela trafiko arloko transferentzia, Foru Hobekuntzaren esparruanPSN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du konpromiso irmoa duela eta babesten duela trafiko arloko transferentzia, Foru Hobekuntzaren esparruan”.