Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 23

Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen du liburutegiak bizikidetzarako eta dibulgaziorako guneak direla

Ganberak Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Munduko Egunarekin bat egiten du eta horren harira datorren urriaren 25ean bere egoitza horiz argiztatu eta ekitaldi instituzional bat eginen du

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen baitu liburutegiak bizikidetzarako, dibulgaziorako, elkartzeko eta ezagutzarako guneak direla eta herritarrek kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen dutelaUPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN,  Contigo-Zurekin eta Vox talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen du liburutegiak bizikidetzarako, dibulgaziorako, elkartzeko eta ezagutzarako guneak direla eta herritarrek kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen dutela.

 

2. Parlamentuak bat egiten du IFLA-UNESCOk liburutegi publikoei buruz eginiko manifestuarekin, urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Eguna dela-eta.

 

-Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babestu egiten baititu Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkarteak aste honetan abian jarri dituen ekitaldiak. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:      

 

1. Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkarteak aste honetan abian jarri dituen ekitaldiak babestea.

 

2. Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore horiz argiztatzea 2023ko urriaren 25eko iluntzean, eta egun berean, 12:00etan, ekitaldi instituzional bat egitea Parlamentuko atalondoan, Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkartearekin batera Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Munduko Eguna gogoratzeko.