Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Irailak 20

Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan

Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 21, eta bere fatxada magenta kolorez argiztatuko du 20:00etatik 22:00etara.

 

Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Amelia Lecumberri Alzheimerra duten pertsonen senideen elkarteko lehendakariak eta Celina Echeverría AFANeko kideak parte hartuko dute.