Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Alderdi Popularreko eta VOXeko eledunen salaketa onartezina, “ETAren zuritze-ahalegina”rena, eta Foru Parlamentuak pertsona guztien giza eskubideen alde egindako lan etengabea erreibindikatzen du
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko uztailaren 1ean
- Eledunen Batzarrak Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Alderdi Popularreko eta VOXeko eledunen salaketa onartezina, “ETAren zuritze-ahalegina”rena, eta Foru Parlamentuak pertsona guztien giza eskubideen alde egindako lan etengabea erreibindikatzen du.
PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak eta Talde Mistoak aldeko botoa eman dute; NSk, berriz, aurkako botoa eman du.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Alderdi Popularreko eta VOXeko eledunek “ETAren zuritze-ahalegina” dela-eta egindako salaketa onartezinak, eta Foru Parlamentuak pertsona guztien giza eskubideen alde egindako lan etengabea erreibindikatzen du.
Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du indarkeriaren biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko beharrizan etiko eta politikoa, alde batea utzita biktimaren ideologia eta biktima-testuingurua.
Nafarroako Parlamentuak elkarrizketaren alde egiten du, desdostasun politikoak konpontzeko esparru gisa, zenbait talde politikok politika sistematikoki judizializatzearen alde egiten duten hautuaren aldean”.