Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 6

Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu bereziki Iruñeko Alde Zaharrean gertatutako ekintza bandalikoak eta gizalegearen nahiz elkartasunaren aurkako jokabideak

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko irailaren 6an

Eledunen Batzarrak EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu bereziki Iruñeko Alde Zaharrean gertatutako ekintza bandalikoak eta gizalegearen nahiz elkartasunaren aurkako jokabideak.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu bereziki Iruñeko Alde Zaharrean gertatutako ekintza bandalikoak eta gizalegearen nahiz elkartasunaren aurkako jokabideak, eta elkartasuna adierazten die kaltetutako pertsonei; bereziki, Alde Zaharreko bizilagunei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak apustu egiten du erakundeen eta auzo-, ostalaritza- nahiz gazte-elkarteen arteko elkarrizketaren alde, aisialdiaren gaineko alternatiba eta konponbide adostuak bilatzeko denik eta azterketarik zabal eta sakonenetik abiatuta.

 

3. Nafarroako Parlamentuak goratu eta eskertu nahi ditu Nafarroako gizarteak pandemian zehar egindako ahalegin handia eta erakutsitako konpromiso eta inplikazio handia, eta elkarrenganako zaintzaren eta ondasun komunaren aldeko hautua egiten du, jarrera indibidualista eta elkartasunik gabekoen aldean”.