Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu LGTBI+ pertsonen aurkako erasoak, elkartasun osoa adierazten die biktimei eta eraso LGTBIfobikoen aitzinean tolerantziarik bat ere ez duela izanen deklaratzen du
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko irailaren 13an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu LGTBI+ pertsonen aurkako erasoak, elkartasun osoa adierazten die biktimei eta eraso LGTBIfobikoen aitzinean tolerantziarik bat ere ez duela izanen deklaratzen du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du:
1. Nafarroako Parlamentuak denik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du azken urteotan LGTBI+ pertsonen aurka areagotu diren eraso eta indarkeria-ekintzak direla-eta, elkartasun osoa adierazten die biktimei eta eraso LGTBIfobikoen aitzinean tolerantziarik bat ere ez duela izanen deklaratzen du.
2. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu gure kalitate demokratikoa arriskuan jartzen duten gorrotozko diskurtsoak, eta gizarteak irabazi dituen eskubide eta askatasunak auzitan jartzen dituzten jarrera politikoei aurre egiteko konpromisoa hartzen du.
3. Nafarroako Parlamentuak giza eskubideekiko konpromisoa berresten du, eta adierazten du beharrezkoa dela inbertitzea sexu-bestelakotasuna eta pertsonak beren sexu-orientazioa edo genero-identitateagatik ez diskriminatzen lagunduko duten politiketan. Horretarako, arreta, informazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta kontzientziaziorako programak eta proiektuak garatu behar dira, gure herri eta hiriak sexu-bestelakotasunaren adierazpen guztientzako gune askeak izan daitezen.
4. Nafarroako Parlamentuak onartezintzat jotzen du oraindik ere gisa horretako erasoak gertatzea, eta gorrotozko delituek eta jokabide antidemokratikoek lekurik ez duten gizarte baten alde lanean jarraitzeko borondatea duela dio”.
Archivos adjuntos
Declaración Institucional contra las agresiones a personas LGTBI+